Apirilaren 6an Zaldibiko Saturdi auzoko festan 14 urtetik beherako hemezortzi gaztetxok sega erakustaldi polita eskaini zuten. Jende ugari hurbildu zen gaztetxoen lana ikustera eta giro atseginean igaro ahal izan zuten arratsaldea bertaratu zirenek eguraldi ona lagun.
Sailkatu gabea
I. Gaztetxoen sega-eguna Zaldibian
Irailaren 28an I. gaztetxoen sega-eguna ospatuko da Zaldibian (berdillariko belardian) eguerdiko 12.00etan.
ABIAN DA SEGA LIGAXKA
Basaburuan (Nafarroa) eman zaio hasiera Euskal Herriko V. Bakarkako sega ligaxkari. Partaidetza handia izan da gizonezkoen zein emakumezkoen kategorian. Joxe Gabirondo nagusitu da gizonezkoenean eta Alaitz Imaz emakumezkoenean. Gaztetxoen kategorian berriz Unai Mitxelena izan da lehen saioko irabazlea.
EUSKAL HERRIKO V. SEGA-LIGAXKA
Irailaren 6 , 7 eta 8an Hego Tirolen jokatuko den Europako Sega Txapelketa dela eta Europan Euskal Herria ordezkatuko duten segariak zein izango diren jakiteko Euskal Herriko Bakarkako IV. ligaxka antolatu du Almitza Sega Elkarteak.