Badator Euskal Herriko Bakarkako IX.Sega-ligaxka

2018an ere ez du hutsik egingo sega-ligaxkak eta parte hartzera animatzeaz gain beraren berri eman nahi dizuegu. Hiru ekitaldik osatuko dute aurtengo ligaxka eta oraindik xehetasun guztiak zehaztu gabe dauden aurren, momentuz daukagun informazioa zabaldu nahi dizuegu. Finkatutako datak eta ekitaldiak honako hauek izango dira: Lehen saioa: 2018/05/26an Etxalekun (Nafarroa) jokatuko da arratsaldeko 17h00etan. Bigarrena: 2018/07/01ean jokatuko […]

BIXENTE MITXELENA ETA ALAITZ IMAZ FABORITO NAGUSIAK

Maiatzaren 30ean jokatu zen, EH-ko bakarkako VII. sega-ligaxkako bigarren ekitaldia eta berriz ere, Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek lortu zituzten lehen postuak bakoitzak bere kategorian. Honenbestez, ligaxkako irabazle izateko faborito nagusiak izateaz gain, Europako Txapelketarako txartelak eskuratzeko aukera ere geroz eta gertuago daukatela esan daiteke.

Ligaxkako bigarren saioa Basaburuan

Datorren igandean, maiatzaren 30ean, Ligaxkako bigarren saioa jokatuko da Nafarroako Basaburua herrian arratsaldeko 17.00etan. Gogoan izan, ligaxka hiru saioz osatutakoa izango dela eta saio guztietan lortutako puntuen araberakoa izango dela Europako Txapelketarako sailkapena.    

2014a EKITALDIZ GAINEZKA

Ekitaldiz gainezka datorkigu aurten ere Almitzaren agenda. Neguan indarrak berritu ondoren, udaberriari gogotsu ekin diote segalariek. Datorren asteburuan bertan, maiatzaren 24-25ean, Alemaniako Bavarian izango dira taldekako segaekitaldi batean. Gizon-emakumez osaturiko 4-ko taldeak Euskal herria ordezkatuko du Thundorf-en ospatuko den jaialdi honetan. Honako hauek osatuko dute aipaturiko taldea: Miel mari Jauregi “Altzo”-k, Bixente Mitxelenak, Irati Astondoak […]

2013ko EUROPAKO SEGA TXAPELKETA

Irailaren 6tik 8ra jokatuko da aurten Europako Bakarkako Sega Txapelketa Hego Tirolgo Adige Garaia eskualdean. Euskal Herriko segalari onenez gain, Austria, Alemania, Suitza, Eslovenia eta Hego Tirolgo segalariak arituko dira lehian.