BIXENTE MITXELENA ETA ALAITZ IMAZ FABORITO NAGUSIAK

Maiatzaren 30ean jokatu zen, EH-ko bakarkako VII. sega-ligaxkako bigarren ekitaldia eta berriz ere, Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek lortu zituzten lehen postuak bakoitzak bere kategorian. Honenbestez, ligaxkako irabazle izateko faborito nagusiak izateaz gain, Europako Txapelketarako txartelak eskuratzeko aukera ere geroz eta gertuago daukatela esan daiteke.                     […]