GABIRONDO, IMAZ ETA INTXAUSTI LIGAXKAKO IRABAZLE

Euskal Herriko Bakarkako V. Sega ligaxkak baditu irabazleak.

Azpeitiko Ikasberri ikastolako belardian jokatu zen ligaxkako hirugarren saioa eta honekin erabaki ziren ligaxkako irabazleak ere. Gizonezkoen kategorian saioa bera Igor Esnaolak irabazi bazuen ere, aurreko saioetan lortutako puntuazioagatik Joxe Gabirondorentzat izan zen Euskal Herriko Bakarkako V. ligaxkako txapela.

Emakumezkoetan berriz, lehia estuagoa izan arren, Alaitz Imaz nagusitu zen bigarrenez eta beraz, sailkapen orokorrean ere bera izan zen txapeldun. Gaztetxoen kategorian, Azpeitiko saioan Aimar Garmendia nagusitu bazen ere, hiru saioak kontuan hartuta Aitor Intxausti izan zen ligaxkako txapela etxeratu zuena.

Hona jarraian Azpeitiko saioko partaide guztien sailkapenak:

az gizaz emaz gztxSailkapen orokorra berriz honela gelditu zen kategoriaka:

orok giz

orok em

orok gztx

This entry was posted in Sailkatu gabea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude