Igor Esnaola, Alatzne Etxaburua eta Jon Otegi garaile Euskal Herriko bakarkako VI. Ligaxkan

Uztailaren 27an jokatu zen Azpeitiko Ikasberri ikastolaren ondoko zelaietan Euskal Herriko bakarkako VI. sega ligaxkako finala Almitza sega elkarteak Azpeitiko udalaren laguntzarekin antolatuta. 39 segalarik hartu zuten parte eta jende ugari hurbildu zen lehia ikustera.

Ligaxkako hirugarren txanda honetako sailkapena erabakiorra izan zen sailkapen orokorrerako. Hona hemen Azpeitin jokatutako txandako sailkapena:

  • Gizonezko helduen atalean:
  1. Igor Esnaola
  2. Koldo Arzelus
  3. Jesus Mari Goenaga
  • Emakumezko atalean:
  1. Alatzne Etxaburua
  2. Ainhoa Galarraga
  3. Ainara Otamendi
  • Gaztetxoen atalean:
  1. Aitor Intxausti
  2. Jon Otegi
  3. Unai Mitxelena

IMG_0091

Beraz, txanda bakoitzean lortutako puntuen baturaren arabera honako hauek izan dira 2014-ko ligaxkako garaileak atalka:

  • Gizonezko helduen atalean:
  1. Igor Esnaola 224 punturekin
  • Emakumezko atalean:
  1. Alatzne Etxaburua 225 punturekin
  • Gaztetxoen atalean:
  1. Jon Otegi 223 punturekin

IMG_0120

This entry was posted in Sailkatu gabea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude