Badator Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega Ligaxka

Badator zazpigarrenez Euskal Herriko Bakarkako Sega-txapelketa. Aurtengoan gainera berezitasun handi batekin, ligaxkan Europako Txapelketarako sailkatuko diren segalariak etxean lehiatuko baitira. Izan ere, aurtengo Europako Txapelketa Euskal Herrian jokatuko baita abuztuaren 28tik 30era.

Euskal herrian jokatuko den ligaxkari maiatzean emango zaio hasiera. Adinari dagokionez, bi kategoria bereiziko dira: 16 urtez azpikoena (2015ean 16 urte beteko dituztenak barne) eta hortik gorakoena. Kategoria bakoitzean berriz, emakumezkoen eta gizonekoen modalitatea izango dira. Kategoria edozein dela ere, burutu beharreko lana berdina izango da, modalitate bakoitzaren arabera ordea ezberdina:

– Gizonezkoen lana: 10x10m2

– Emakumezkoen lana: 7x5m2

Hiru ekitaldik osatuko dute ligaxka eta Europako Txapelketarako postuak, hiru ekitaldiak kontuan hartuta sailkapen orokorrean posturik onenak dituztenentzat izango dira. Hona hemen ligaxkako ekitaldien datak eta lekuak zein izango diren:

– Maiatzaren 17an, igandea, Loiolako santutegiko belardian (Azpeitia-Gipuzkoa),eguerdiko 12.00etan

– Maiatzaren 30ean, larunbata, Basaburuan (Nafarroa) arratsaldeko 17.00etan

– Ekainaren 20an, larunbata, Iurramendiko belardian (Tolosa-Gipuzkoa) arratsaldeko 17.00etan

Euskal Herriko ligaxka honetatik 10 segalari sailkatuko dira guztira Europako Txapelketarako: 5 emakumezko (hauen artean bakarra 30 urtez gorakoa) eta 10 gizonezko (hauen artean 3 soilik 30 urtez gorakoak).

IMG_01202014-ko ligaxkako irabazleak

Horretaz gain, esan, sari nagusiez gain, sailkapen orokorrean posturik onenean gelditzen den 20 urtez azpiko segalariak ere aipamen bat jasoko duela. Egitarau zehatzak aurrerago jakinaraziko badira ere, ligaxkako ekitaldietan lehiaz kanpo, ume eta gaztetxoen sega-erakustaldiak ere izango dira ikusgai.

Izena emateko epea irekita dago jada eta azken eguna Maiatzaren 10a izango da. Egun honetatik aurrerakorik ez da onartuko. Izena emateko, webguneko harremanetarako atalaren bitartez, Almitzaren facebook-eko kontuaren bitartez edota honako telefono hauetara deituz egin daiteke: 620677531 (Iñaki) 619270832 (Garikoitz).

One thought on “Badator Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega Ligaxka

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude