BELAR-META EGITEA OIANGUN

Ordiziako Oiangu parkea biziberritzeko helburuarekin Aranzadi zientzia elkarteak antolatzen dituen ekintzen barruan, belar meta egingo da bihar Almitza sega-elkartekoekin lankidetzan. 17.00etan izango da hitzordua Oiangu baserrian. Ez dago aurrez izena eman beharrik eta deialdia irekia da animatzen diren guztientzat.

Bihar Almitzako kideek gidatuko dute egin beharreko lana. Belar metarako nahikoa belar izan zedin, hilabetean itxita izan dute Aranzadikoek Oianguko zelai bat. Astean zehar segalariak prestaketa lanetan aritu dira, belar meta bat ez baita egun bakarrean egiten den lana Bihar arte belarra ontzen utzi dute eguraldia lagun.  Larunbaterako ere eguraldi ona dago aurrikusita eta hemendik gonbitea luzatzen dizuegu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude