Euskal Herriko Bakarkako VIII. Sega-ligaxka

2017an ere badator Euskal Herriko Bakarkako Sega-ligaxka. VIII.a izango da aurtengoa eta honako herri eta egunetan jokatuko dira ligaxkako saioak:

DATA

LEKUA

ORDUA

GUNEA

2017ko maiatzaren 14a / Igandea

Zaldibia

Eguerdiko 12ak

IORTZA belardia

2017ko maiatzaren 28a / Igandea

Lazkao

Eguerdiko 12ak

IZTUETAKO belardia

2017ko ekainaren 17a / Larunbata

Udabe-Beramendi – Nafarroa

Arratsaldeko 17ak

UDABE-BERAMENDI

Ohi den bezala, aurtengo ligaxkako azken emaitzak Europako txapelketarako sailkagarriak izango dira. Egin beharreko lana honakoa izango da kategoria bakoitzeko:

GAZTETXOAK

SAILAK

2007an edo geroago jaiotakoak

2 x 2 m

2005 eta 2006.urteetan jaiotakoak

4 x 4 m

2003 eta 2004.urteetan jaiotakoak

7 x 5 m

2002an edo geroago jaiotako neskak

7 x 5 m

2002an edo geroago jaiotako mutilak

5 x 10 m

HELDUAK

SAILAK

Emakumezkoak

7 x 5 m

Gizonezkoak

10 x 10 m

Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea zabalik da jada eta interesatuek almitzasega@gmail.com helbidera idatzita edota 619270832 telefonora deituta eman dezakete izena maiatzaren 9ra arte. Almitza Sega Elkarteak parte hartzera animatzen zaituzte!

ARAUDIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude