Maiatzaren 14an Zaldibian sega-ligaxkako lehen saioa

Maiatzaren 14an, Zaldibian jokatuko da Euskal Herriko VIII. Sega-ligaxkako lehen saioa. Ihortzako belardian izango da lehia eta eguerdiko 12.00etan emango zaio hasiera.

Emakumezko zein gizonezko, heldu zein gaztetxo, partehartze polita espero da. Honen jarraian beste bi saiok osatuko dute ligaxka. Maiatzaren 28an Lazkaon jokatuko den bigarren saioak eta Ekainaren 17an Udabe-Beramendin jokatuko den hirugarrenak. Azken honetan erabakiko da nortzuk sailkatuko diren kategoria bakoitzetik Europako Txapelketara.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude