Euskal Herriko Sega-ligaxkako bigarren saioa Lazkaon

Datorren igandean, maiatzak 28, jokatuko da Euskal Herriko VIII. bakarkako sega-ligaxkako bigarren saioa Lazkaon.

Momentuz, honako hauek dira, bakoitza bere kategorian, ligaxkako lehen postuetan daudenak:

Gizonezkoen kategorian, Julen Gabirondo dago lehen postuan 60 punturekin, baina alde txikiarekin, Jon Otegi eta Migel Mari Jauregi “Altzo”ditu jarraian, puntu bat eta biko aldearekin hurrenez hurren.

Emakumezkoenean, Altzne Etxaburua da lehen postua 60 punturekin duena eta Alaitz Imaz eta Ainara Otamendi dira jarraian dituenak.

Gaztetxoen kategorian berriz, 13-14 urte bitarteko mutilen kategorian, Arkaitz Gabirondok du lehen postua oraingoz eta Amaiur Arrospide eta Enaitz Agirrezabala dira hurrengo bi postuetan daudenak. 15-16 urte bitarteko neskatxen kategorian aldiz, Maide Garmendia dago lehen postuan, Angels Breto eta Uxue Iruretagoienaren aurretik.

Ezer ez dago erabakita oraindik, puntuen arteko aldeak txikiak izanik, bigarren saioak ezusteko ugari eman baititzake datorren larunbatean. Beraz, segalari askok dute oraindik lehen postu horietarako eta ondorioz, Europako Txapelketara sailkatzeko aukera. Ligaxkak eskainiko duena ikusteko beraz, animatu zaitezte, datorren igandean, Lazkaoko Iztueta Baserriko belardian eguerdiko 11.30ean jokatuko den saiora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude