Maiatzaren 28an jokatu zen EH-ko VIII. Bakarkako sega-ligaxkako bigarren saioa Lazkaon, Iztueta baserriko belardian. Emaitzak ikusita, helduen kategorian ezer ez dagoela argi erakutsi zuen bigarren saio honek; gaztetxoen kategorietan, aldaketa batzuk eman diren arren, izen batzuk lehen ostetan mantendu dira.
Gizonezkoen kategorian, Lazkaoko saioari dagokionez, Koldo Arzelusek eskuratu zuen lehen postua, Jexux Mari Goenaga eta Julen Gabirondo bigarren eta hirugarren postuetan utzita.
Emakumezkoen kategorian berriz, lehen saioan hirugarren postuan gelditu zen Ainara Otamendik lortu zuen lehen postua. Bere jarraian gelditu ziren Alaitz Imaz (bigarren postua errepikatuz) eta Ainhoa Mazkiaran.
Gaztetxoen mailan, mutilen kategorian, lehen hiru postuak Zaldibiako saioan bezalaxe errepikatu ziren: Arkaitz Gabirondo lehenbizi eta Amaiur Arrospide eta Enaitz Agirrezabala jarraian.
Neskenean aldiz, lehen postuan nagusi Maide Garmendiak darrai. Bere atzetik sailkatu ziren Uxue Iruretagoiena eta Graxi Elosegi hurrenez hurren.
Gauzak horrela, honelaxe daude sailkapen orokorrak momentuz kategoria bakoitzean: