Ainara Otamendi, Julen eta Arkaitz Gabirondo eta Maide Garmendia nagusi 2017ko ligaxkan

Ekainaren 17an jokatu zen Euskal Herriko bakarkako VIII. Sega-ligaxkako azken eta hirugarren saioa Beramendin, Nafarroan eta honenbestez argituta geratu da nortzuk diren aurtengo ligaxkako irabazleak. Aipatu halaber, parte-hartze handiko txapelketa izan dela aurtengoa, ia 40 segari lehiatu baitira guztira hiru herritan jokatutako saioetan.

Eguzki beropean atera behar izan zituzten iragan larunbatean segariek beraien indarrak ligaxkako azken saioan. Artean, ez zegoen argi nork lortuko zuen lehen postua kategoria bakoitzean. Beramendiko saioan honela gelditu ziren lehen postuak kategoria bakoitzean:

Gizonezkoen kategorian, Jexux Mari Goenaga izan zen garaile eta bigarren eta hirugarren postuetan, Migel Mari Jauregi “Altzo” eta Julen Gabirondo gelditu ziren hurrenez-hurren.

puntuazioa_txapelketa_UDABE-BELAMENDI gizonak

Emakumezkoenean, Ainara Otamendirentzat izan zen lehen postua, Alaitz Imaz eta Ainhoa Mazkiaranen aurretik.

puntuazioa_txapelketa_UDABE-BELAMENDI emakumeak

Gaztetxoetan, mutilen kategorian, Arkaitz Gabirondok lortu zuen lehen postua hirugarrenez eta bere atzetik gelditu ziren jarraian Amaiur Arrospide eta Enaitz Agirrezabala.

puntuazioa_txapelketa_UDABE-BELAMENDI mutilak

Eta neskenean berriz, Maide Garmendia izan zen garaile, hau ere hirugarrenez, Amets Otegi eta Sheila Sarasola hurrengo postuetan utzita. Arkaitz Gabirondo eta Maide Garmendia gaztetxoak izan dira ligaxkako saio guztietan lehen postua mantendu duten segariak.

 puntuazioa_txapelketa_UDABE-BELAMENDI neskak

Ondorioz horrela gelditu da ligaxkako sailkapen orokorra:

Gizonezkoenean lehen hiru postuetan: Julen Gabirondo (176 punturekin), Migel Mari Jauregi “Altzo” (173 punturekin) eta J.M.Goenaga (172 punturekin)

liga orokorra gizonak

Emakumezkoenean: Ainara Otamendi (178 punturekin), Alaitz Imaz (177 punturekin) eta Ainhoa Mazkiaran (172 punturekin)

liga orokorra emakumeak

Mutikoenean: Arkaitz Gabirondo (180 punturekin), Amiur Arrospide (177 punturekin) eta Enaitz Agirrezabala (174 punturekin)

liga orokorra mutilak

Neskenean: Maide Garmendia (180 punturekin), Amets Otegi (173 punturekin) eta hirugarren postuan berdinketarekin Uxue Iruretagoiena eta Graxi Elosegi (115na punturekin).

liga orokorra neskak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude