JOKATU DA 2018ko LIGAXKAKO LEHEN SAIOA

Iragan den asteburuan jokatu zen 2018ko sega ligaxkako lehen saioa. Almitza Sega Elkarteak antolatzen duen Bakarkako Sega-ligaxkako IX. edizioa da aurtengoa eta Etxalekun (Nafarroa) eman zitzaion hasiera maiatzaren 26an.

Parte-hartze handiarekin hasi da aurtengo ligaxka eta horrek nolabait lehia ziurtatuko duela dirudi. Hainbat segalarik hartu zuten parte bereizitako kategoria guztietan.

Helduen mailan, emakumezkoen kategorian, 7×5 m2 -ko saila ebaki behar izan zuten eta honako segalariak gailendu ziren hurrenez hurren:

1.Alaitz Imaz (60 puntu)

2.Ainhoa Mazkiaran (59 puntu)

3.Ainara Otamendi (58 puntu)

Jarraian sailkapen osoa xehetasun guztiekin:

puntuazioa_txapelketa_etxaleku emakumeak

Gizonezkoen kategorian berriz, osatu beharreko lana 10×10 m-koa zen. Hauek hurrenez hurren lehen hiru postuak lortu zituztenak:

1.Migel mari Jauregi “Altzo” (60 puntu)

2.Julen Gabirondo (59 puntu)

3.Bixente Mitxelena (58 puntu)

Sailkapen osoa:

puntuazioa_txapelketa_etxaleku gizonezkoak

Gaztetxoei dagokienez, mutilek 5×10 m-ko saila ebaki behar izan zuten eta honakoak izan ziren taldean gailendu ziren lehenak:

1.Iñigo Etxabe (60 puntu)

2.Amaiur Arrospide (59 puntu)

3.Arkaitz Gabirondo (58 puntu)

Hemen sailkapen osoa:

puntuazioa_txapelketa_etxaleku mutikoak

Neskek berriz, 7×5 m-ko lana burutu zuten eta hona hemen lehen hiru sailkatuak:

1.Maide Garmendia (60 puntu)

2.Sheila Sarasola (59 puntu)

3.Amets Otegi (58 puntu)

Sailkapena xehetasun guztiekin honakoa:

puntuazioa_txapelketa_etxaleku neksatoak

Gogoan izan, hurrengo hitzordua uztailaren 1ean izango dugula. Egun honetan ligaxka osatuko duten hiru saioetatik bigarrena jokatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude