EUSKAL HERRIKO IX. SEGA-LIGAKO 2.SAIOA BERASTEGIN

Ekainaren 30ean, larunbata, jokatuko da Euskal Herriko IX.Bakarkako Sega-ligaxkako 2. saioa. Berastegin (Gipuzkoa) izango da arratsaldeko 18.00etan. Etxalekun eman zitzaion hasiera ligaxkari maiatzaren 26an eta Berastegin jokatuko den saioaz gain, hirugarren bat jokatuko da uztailaren 29an Altzon.

Segalariek egin beharreko lanak honako hauek dira kategoriaka:

  • Gaztetxoei dagokienez:
    2008an jaiotakoek eta gaztegoek 2 X 2 m
    2006 eta 2007an jaiotakoek 4 X 4 m
    2004 eta 2005ean jaiotakoek 7 X 5 m
    2001ean edo geroago jaiotako neskek 7 X 5 m
    2001ean edo geroago jaiotako mutilek 5 X 10 m
  • Helduei dagokienez:
    Emakumezkoek 7 X 5 m
    Gizonezkoek 10 X 10 m

Momentuz, honela daude lehen hiru postuen sailkapenak lehen saioaren ondoren kategoria bakoitzean:

Helduetan emakumezkoen kategorian:

1.Alaitz Imaz (60 puntu)

2.Ainhoa Mazkiaran (59 puntu)

3.Ainara Otamendi (58 puntu)

Gizonezkoetan:

1.Migel mari Jauregi “Altzo” (60 puntu)

2.Julen Gabirondo (59 puntu)

3.Bixente Mitxelena (58 puntu)

Gaztetxoetan berriz, mutiletan:

1.Iñigo Etxabe (60 puntu)

2.Amaiur Arrospide (59 puntu)

3.Arkaitz Gabirondo (58 puntu)

Nesketan:

1.Maide Garmendia (60 puntu)

2.Sheila Sarasola (59 puntu)

3.Amets Otegi (58 puntu)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude