Beramendin (Nafarroa) eman zaio hasiera Euskal Herriko X. bakarkako sega-ligari. Atzo jokatu zen lehen saioa 41 parte hartzailerekin. 8 eta 7 segari mutil eta neska gazteen kategoriatan hurrenez hurren eta 13 gizonezko eta 12 emakumezko helduenenean.
Gaztetxoei dagokienez, mutilek 5×10 m2 -ko saila ebaki behar izan zuten eta honakoak izan ziren taldean gailendu ziren lehenak:
1. Jokin Mikeo (60 puntu)
2. Josu Mendizabal (59 puntu)
3.Arkaitz Gabirondo (58 puntu)
Neskek berriz, 7×5 m2 -ko lana burutu zuten eta hona hemen lehen hiru sailkatuak:
1. Maide Garmendia (60 puntu)
2. Graxi Elosegi (59 puntu)
3. Sheila Sarasola (58 puntu)
Helduen mailan, emakumezkoen kategorian, 7×5 m2 -ko saila ebaki behar izan zuten eta honako segalariak gailendu ziren hurrenez hurren:
1. Alaitz Imaz (60 puntu)
2. Ainara Otamendi (59 puntu)
3. Irati Astondoa (58 puntu)
Gizonezkoen kategorian berriz, osatu beharreko lana 10×10 m2 -koa zen. Hauek hurrenez hurren lehen hiru postuak lortu zituztenak:
1. Bixente Mitxelena (60 puntu)
2. Migel Mari Jauregi (59 puntu)
3. Koldo Arzelus (58 puntu)
Hurrengo bi saioak Araian (Araba) maiatzaren 19an eta Altzon (Gipuzkoa) Ekainaren 29an jokatuko dira.