Herri-kirol gehiago

Gaur egun herri kirol bezala ezagutzen ditugun kirolen jatorria baserriko lanetan eta bizimoduan dago.  Apustu eta desafioetatik sortu ziren lehiak kirol arautu bihurtu dira gaur egun. 14 bat modalitate bereiztu ditzakegu euskal herri kirolen artean:  aizkora, trontza, harrijasotzea, sega, sokatira, txinga erutea, lokotx apustua, ingude altxatzea, zaku lasterketa, orga jokoa, lasto fardoa jasotzea, giza-abere probak eta harri zulatzeak.

Herri kirol gehienek esfortzua eta iraupena eskatzen dute gehienbat, teknikak ere garrantzi handia duen arren. Baina nagusiki eta gehienak, indar erakustaldiak direla ere esan daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude