Giza-abere proba

Kirol hau denbora mugatu batean harri astun bat ahalik eta distantzia luzeenean arrasataka garraiatzean datza, normalean plazan joan-etorriak eginez. Harriari probarri deitzen zaio eta harria arrastaka daramatenak gizakiak (taldean nahiz bakarka) nahiz abereak  (idiak, zaldiak, astoak…) izan daitezke. Horrela giza-probak, idi-probak, zaldi-probak nahiz asto-probak jokatzen dira.

IMG-20130805-WA0001

Normalean erreka harri borobilez egindako plaza edo proba tokietan jokatzen da lehia harria ongi irrista dadin.

Idi-probak

Idi proben jatorria harrobietako lanetan dagoela uste da. Lehergailuaren eztandak banatzen zuen harria lekuan bertan leundu eta idiek garraiatzen baitzuten harrobitik errepideraino. Hasiera batean idi-pareen jabeen arteko desafioak izaten ziren arren egun lehiaketa da ohizkoagoa.

Lehiaketako idia, baserriko lanak egiteaz gain, egunero mendian ibilarazten dute 5 kilometro inguru eta noizean behin probaren bat egin ohi dute inguruko plazaren bateko harriarekin idiak herresta-lanerako ohitura hori gal ez dezan. Hori dela eta, Euskal Herriko hainbat herritako plazetan probarriak aurki ditzakegu.

Harriaren forma laukizuzena izan ohi da, zertxobait estuagoa aurrealdean. Zulo bat izan ohi du katea lotzeko. Pisuari dagokionez berriz denetik aurki dezakegu. Normalean 1.500 eta 4.000 kilo bitartekoak izan ohi diren arren, Gernika eta Mungiakoak 4.500 kilo ditu esaterako. Berriatuko probatokian ere bada 5.250 kiloko bat.

Lehiaketetako harriak desafioetakoak baino txikiagoak izan ohi dira ikuskizuna ikusgarriagoa eta arinagoa izan dadin.