BIXENTE MITXELENA ETA ALAITZ IMAZ FABORITO NAGUSIAK

Maiatzaren 30ean jokatu zen, EH-ko bakarkako VII. sega-ligaxkako bigarren ekitaldia eta berriz ere, Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek lortu zituzten lehen postuak bakoitzak bere kategorian. Honenbestez, ligaxkako irabazle izateko faborito nagusiak izateaz gain, Europako Txapelketarako txartelak eskuratzeko aukera ere geroz eta gertuago daukatela esan daiteke.                     […]

Alaitz Imaz eta Bixente Mitxelena garaile Ligaxkako lehen saioan

Igandean, jokatu zen EH-ko VII. Bakarkako Sega-ligaxkako lehen saioa Loiolako Santutegiko belardian. Jende multzo polita inguratu zen lehia ikustera. 30 segalarik hartu zuten parte: 24k gizonezkoen kategorian eta 6k emakumezkoenean. Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek lortu zituzten lehen postuak hurrenez hurren. Hona hemen kategoriaka sailkapen orokorra: Ligaxkako bigarren saioa, maiatzaren 30ean Basaburuan (Nafarroa) jokatuko da […]