BIXENTE MITXELENA ETA ALAITZ IMAZ FABORITO NAGUSIAK

Maiatzaren 30ean jokatu zen, EH-ko bakarkako VII. sega-ligaxkako bigarren ekitaldia eta berriz ere, Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek lortu zituzten lehen postuak bakoitzak bere kategorian. Honenbestez, ligaxkako irabazle izateko faborito nagusiak izateaz gain, Europako Txapelketarako txartelak eskuratzeko aukera ere geroz eta gertuago daukatela esan daiteke.                     […]

Ligaxkako bigarren saioa Basaburuan

Datorren igandean, maiatzaren 30ean, Ligaxkako bigarren saioa jokatuko da Nafarroako Basaburua herrian arratsaldeko 17.00etan. Gogoan izan, ligaxka hiru saioz osatutakoa izango dela eta saio guztietan lortutako puntuen araberakoa izango dela Europako Txapelketarako sailkapena. Source: Loiola2015 Source: Loiola2015

Alaitz Imaz eta Bixente Mitxelena garaile Ligaxkako lehen saioan

Igandean, jokatu zen EH-ko VII. Bakarkako Sega-ligaxkako lehen saioa Loiolako Santutegiko belardian. Jende multzo polita inguratu zen lehia ikustera. 30 segalarik hartu zuten parte: 24k gizonezkoen kategorian eta 6k emakumezkoenean. Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek lortu zituzten lehen postuak hurrenez hurren. Hona hemen kategoriaka sailkapen orokorra: Ligaxkako bigarren saioa, maiatzaren 30ean Basaburuan (Nafarroa) jokatuko da […]