Aldaketak helduen sailkapenean Sega Ligaxkako bigarren saioan

Maiatzaren 28an jokatu zen EH-ko VIII. Bakarkako sega-ligaxkako bigarren saioa Lazkaon, Iztueta baserriko belardian. Emaitzak ikusita, helduen kategorian ezer ez dagoela argi erakutsi zuen bigarren saio honek; gaztetxoen kategorietan, aldaketa batzuk eman diren arren, izen batzuk lehen ostetan mantendu dira. Gizonezkoen kategorian, Lazkaoko saioari dagokionez, Koldo Arzelusek eskuratu zuen lehen postua, Jexux Mari Goenaga eta […]

Euskal Herriko Sega-ligaxkako bigarren saioa Lazkaon

Datorren igandean, maiatzak 28, jokatuko da Euskal Herriko VIII. bakarkako sega-ligaxkako bigarren saioa Lazkaon. Momentuz, honako hauek dira, bakoitza bere kategorian, ligaxkako lehen postuetan daudenak: Gizonezkoen kategorian, Julen Gabirondo dago lehen postuan 60 punturekin, baina alde txikiarekin, Jon Otegi eta Migel Mari Jauregi “Altzo”ditu jarraian, puntu bat eta biko aldearekin hurrenez hurren. Emakumezkoenean, Altzne Etxaburua […]

Parte-hartze handia izan du sega-ligaxkako lehen saioak

Almitza Sega Elkartearen eskutik, Euskal Herriko VIII. Sega Ligaxkari hasiera eman zitzaion pasa den asteburuan, Zaldibian, Irastortza baserriko belardian. 40 segalari lehiatu ziren guztira, bero egin arren, parte-hartze handiarekin eman zitzaion hasiera ligaxkari. Gizonezkoen kategorian, 22  segalarik hartu zuten parte eta Julen Gabirondo izan zen nagusitu zena. Bigarren eta hirugarren postuetan berriz, Jon Otegi eta […]

Maiatzaren 14an Zaldibian sega-ligaxkako lehen saioa

Maiatzaren 14an, Zaldibian jokatuko da Euskal Herriko VIII. Sega-ligaxkako lehen saioa. Ihortzako belardian izango da lehia eta eguerdiko 12.00etan emango zaio hasiera. Emakumezko zein gizonezko, heldu zein gaztetxo, partehartze polita espero da. Honen jarraian beste bi saiok osatuko dute ligaxka. Maiatzaren 28an Lazkaon jokatuko den bigarren saioak eta Ekainaren 17an Udabe-Beramendin jokatuko den hirugarrenak. Azken […]

Euskal Herriko Bakarkako VIII. Sega-ligaxka

2017an ere badator Euskal Herriko Bakarkako Sega-ligaxka. VIII.a izango da aurtengoa eta honako herri eta egunetan jokatuko dira ligaxkako saioak: DATA LEKUA ORDUA GUNEA 2017ko maiatzaren 14a / Igandea Zaldibia Eguerdiko 12ak IORTZA belardia 2017ko maiatzaren 28a / Igandea Lazkao Eguerdiko 12ak IZTUETAKO belardia 2017ko ekainaren 17a / Larunbata Udabe-Beramendi – Nafarroa Arratsaldeko 17ak UDABE-BERAMENDI […]

Nazioarteko Taldekako Sega Txapelketa Nagusia

Dena prest dago asteburu honetan Wiesmoor-en Ekainaren jokatuko den Nazioarteko Taldekako Sega Txapelketa Nagusirako. Bertan Almitza elkarteko 13 segalari ariko dira bakarka eta taldeka. Banaka, azkartasun probak izango dira, eta emakumezkoen, gizonezkoen eta 60 urtetik gorakoen mailan lehiatuko dira. Taldeka ere hiru mailatan lehiatuko dira 4na segalariz osatutako taldeekin: talde bat gizonezkoenean, beste bat emakumezkoenean […]

BELAR-META EGITEA OIANGUN

Ordiziako Oiangu parkea biziberritzeko helburuarekin Aranzadi zientzia elkarteak antolatzen dituen ekintzen barruan, belar meta egingo da bihar Almitza sega-elkartekoekin lankidetzan. 17.00etan izango da hitzordua Oiangu baserrian. Ez dago aurrez izena eman beharrik eta deialdia irekia da animatzen diren guztientzat. Bihar Almitzako kideek gidatuko dute egin beharreko lana. Belar metarako nahikoa belar izan zedin, hilabetean itxita […]

BIXENTE MITXELENA ETA ALAITZ IMAZ FABORITO NAGUSIAK

Maiatzaren 30ean jokatu zen, EH-ko bakarkako VII. sega-ligaxkako bigarren ekitaldia eta berriz ere, Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek lortu zituzten lehen postuak bakoitzak bere kategorian. Honenbestez, ligaxkako irabazle izateko faborito nagusiak izateaz gain, Europako Txapelketarako txartelak eskuratzeko aukera ere geroz eta gertuago daukatela esan daiteke.                     […]