EH-ko VII. Bakarkako ligaxkako lehen saioa Loiolan

Izena emateko epea itxita, datorren igandean, maiatzaren 17an, emango zaio Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega-ligaxkari hasiera. Loiolako Santutegiko belardian (Azpeitia) jokatuko da lehen saioa eguerdiko 12:00etan. Adinaren araberako bi kategoria bereiziko dira: 16 urtez azpikoena (2015ean 16 urte beteko dituztenak barne) eta hortik gorakoena. Kategoria bakoitzean berriz, emakumezkoen eta gizonekoen modalitatea izango dira. Kategoria edozein dela […]

Badator Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega Ligaxka

Badator zazpigarrenez Euskal Herriko Bakarkako Sega-txapelketa. Aurtengoan gainera berezitasun handi batekin, ligaxkan Europako Txapelketarako sailkatuko diren segalariak etxean lehiatuko baitira. Izan ere, aurtengo Europako Txapelketa Euskal Herrian jokatuko baita abuztuaren 28tik 30era. Euskal herrian jokatuko den ligaxkari maiatzean emango zaio hasiera. Adinari dagokionez, bi kategoria bereiziko dira: 16 urtez azpikoena (2015ean 16 urte beteko dituztenak […]