Alaitz Imaz eta Bixente Mitxelena garaile Ligaxkako lehen saioan

Igandean, jokatu zen EH-ko VII. Bakarkako Sega-ligaxkako lehen saioa Loiolako Santutegiko belardian. Jende multzo polita inguratu zen lehia ikustera. 30 segalarik hartu zuten parte: 24k gizonezkoen kategorian eta 6k emakumezkoenean. Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek lortu zituzten lehen postuak hurrenez hurren. Hona hemen kategoriaka sailkapen orokorra: Ligaxkako bigarren saioa, maiatzaren 30ean Basaburuan (Nafarroa) jokatuko da […]

EH-ko VII. Bakarkako ligaxkako lehen saioa Loiolan

Izena emateko epea itxita, datorren igandean, maiatzaren 17an, emango zaio Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega-ligaxkari hasiera. Loiolako Santutegiko belardian (Azpeitia) jokatuko da lehen saioa eguerdiko 12:00etan. Izena emateko epea itxita, datorren igandean, maiatzaren 17an, emango zaio Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega-ligaxkari hasiera. Loiolako Santutegiko belardian (Azpeitia) jokatuko da lehen saioa eguerdiko 12:00etan. Adinaren araberako bi […]

Badator Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega Ligaxka

Badator zazpigarrenez Euskal Herriko Bakarkako Sega-txapelketa. Aurtengoan gainera berezitasun handi batekin, ligaxkan Europako Txapelketarako sailkatuko diren segalariak etxean lehiatuko baitira. Izan ere, aurtengo Europako Txapelketa Euskal Herrian jokatuko baita abuztuaren 28tik 30era. Euskal herrian jokatuko den ligaxkari maiatzean emango zaio hasiera. Adinari dagokionez, bi kategoria bereiziko dira: 16 urtez azpikoena (2015ean 16 urte beteko dituztenak […]

2014a EKITALDIZ GAINEZKA

Ekitaldiz gainezka datorkigu aurten ere Almitzaren agenda. Neguan indarrak berritu ondoren, udaberriari gogotsu ekin diote segalariek. Datorren asteburuan bertan, maiatzaren 24-25ean, Alemaniako Bavarian izango dira taldekako segaekitaldi batean. Gizon-emakumez osaturiko 4-ko taldeak Euskal herria ordezkatuko du Thundorf-en ospatuko den jaialdi honetan. Honako hauek osatuko dute aipaturiko taldea: Miel mari Jauregi “Altzo”-k, Bixente Mitxelenak, Irati Astondoak […]