2020ko udazkeneko I.Sega-sail lehiaketa bertan behera utzi behar izan genuen pandemia dela eta, baina sega-ligarekin aurrera egitea erabaki genuen egoerak utzi digun neurrian, eta parte-hartze politarekin gainera, izan ere, segalariek ederki erantzun diote Euskal Herriko bakarkako XII. Sega-ligako deialdiari.
Ekainean jokatu ziren ligako lehen bi saioak, Zaldibian eta Altzon (Gipuzkoa), hurrenez hurren, eta hirugarren saioa erabakigarria izango da ligako irabazleak kategoria bakoitzean nortzuk diren jakiteko.
Bi saioetako puntuak batuta, une honetan berdinketa dago gizonezko helduen eta gizonezko gazteen kategorietako lehen postuan. Ikus jarraian, orain arteko sailkapen orokorrak lehen hiru postuetan, kategoriaka:
Gizonezko helduen kategorian :
- Julen Gabirondo Izeta (119p) / Miel Mari Jauregi “Altzo” (119p)
- Jon Otegi Odriozola (115p)
Emakumezko helduen kategorian:
- Alaitz Imaz Tolosa (120p)
- Ainara Otamendi Elizalde (118p)
- Malou Henriksen Lacey (116p)
Neska gaztetxoen kategorian (2007-2008an jaiotakoak):
- Izadi Arrospide Uzkudun (120p)
- Iune Mikeo Sanchez (118p)
- Mireia Larreta Perez (116p)
Mutil gaztetxoen kategorian (2007-2008an jaiotakoak):
- Mattin Etxarri Ripalda (120p)
- Xabi Beamount Lataska (118p)
Gizonezko gazteen kategorian (2004-2005ean jaiotakoak):
- Arkaitz Gabirondo Gorostidi (118p) / Jokin Mikeo Sanchez (118p)
- Iñigo Etxabe Mendizabal (117p)
Mutil gazteen kategorian (2006an jaiotakoak):
- Auritz Alkorta Albisu (120p)
- Oier Mitxelena Mazkiaran (118p)
Hona hemen lehen bi saioetako sailkapenak osorik: