Izena emateko epea itxita, datorren igandean, maiatzaren 17an, emango zaio Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega-ligaxkari hasiera. Loiolako Santutegiko belardian (Azpeitia) jokatuko da lehen saioa eguerdiko 12:00etan.

Adinaren araberako bi kategoria bereiziko dira: 16 urtez azpikoena (2015ean 16 urte beteko dituztenak barne) eta hortik gorakoena. Kategoria bakoitzean berriz, emakumezkoen eta gizonekoen modalitatea izango dira. Kategoria edozein dela ere, burutu beharreko lana berdina izango da, modalitate bakoitzaren arabera ordea ezberdina:
– Gizonezkoen lana: 10x10m2
– Emakumezkoen lana: 7x5m2
Hiru ekitaldik osatuko dute ligaxka eta Europako Txapelketarako postuak, hiru ekitaldiak kontuan hartuta sailkapen orokorrean posturik onenak dituztenentzat izango dira. Ligaxkako lehen saioa jokatuko den leku berean jokatuko da abuztuaren amaieran Europako txapelketa ere.