2017an ere badator Euskal Herriko Bakarkako Sega-ligaxka. VIII.a izango da aurtengoa eta honako herri eta egunetan jokatuko dira ligaxkako saioak:
DATA |
LEKUA |
ORDUA |
GUNEA |
2017ko maiatzaren 14a / Igandea |
Zaldibia |
Eguerdiko 12ak |
IORTZA belardia |
2017ko maiatzaren 28a / Igandea |
Lazkao |
Eguerdiko 12ak |
IZTUETAKO belardia |
2017ko ekainaren 17a / Larunbata |
Udabe-Beramendi – Nafarroa |
Arratsaldeko 17ak |
UDABE-BERAMENDI |
Ohi den bezala, aurtengo ligaxkako azken emaitzak Europako txapelketarako sailkagarriak izango dira. Egin beharreko lana honakoa izango da kategoria bakoitzeko:
SAILAK |
|
2007an edo geroago jaiotakoak |
2 x 2 m |
2005 eta 2006.urteetan jaiotakoak |
4 x 4 m |
2003 eta 2004.urteetan jaiotakoak |
7 x 5 m |
2002an edo geroago jaiotako neskak |
7 x 5 m |
2002an edo geroago jaiotako mutilak |
5 x 10 m |
HELDUAK |
SAILAK |
Emakumezkoak |
7 x 5 m |
Gizonezkoak |
10 x 10 m |
Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea zabalik da jada eta interesatuek almitzasega@gmail.com helbidera idatzita edota 619270832 telefonora deituta eman dezakete izena maiatzaren 9ra arte. Almitza Sega Elkarteak parte hartzera animatzen zaituzte!