Euskal segalariak Austria-Bavariako 8. Sega Txapelketan

Datorren igandean, hilaren 16an, 8. Austria-Bavariako Sega Txapelketa jokatuko da Dorfbeuern-en (Austria) kokatzen den Michaelbeuern-eko abadiaren zelaietan. Taldekako sega-txapelketa izango da eta bertan izango da euskal ordezkaritza ere. Almitza Sega-taldearen gidaritzapean, Euskal Herritik hiru talde joango dira bertan lehiatzera:

Gizonezkoen eta emakumezkoen talde bana sega handiarekin eta gizonezkoen hirugarren talde bat sega txikiarekin, 12 segalari guztira.

Goizeko 11.00etan emango zaio hasiera txapelketari. Zorterik onena opa diegu gure segalariei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude