Abian da Euskal Herriko X. bakarkako sega-liga

Beramendin (Nafarroa) eman zaio hasiera Euskal Herriko X. bakarkako sega-ligari.  Atzo jokatu zen lehen saioa 41 parte hartzailerekin. 8 eta 7 segari mutil eta neska gazteen kategoriatan hurrenez hurren eta 13 gizonezko eta  12 emakumezko helduenenean. Gaztetxoei dagokienez, mutilek 5×10 m2 -ko saila ebaki behar izan zuten eta honakoak izan ziren taldean gailendu ziren lehenak: 1. […]

Euskal segalariak Austria-Bavariako 8. Sega Txapelketan

Datorren igandean, hilaren 16an, 8. Austria-Bavariako Sega Txapelketa jokatuko da Dorfbeuern-en (Austria) kokatzen den Michaelbeuern-eko abadiaren zelaietan. Taldekako sega-txapelketa izango da eta bertan izango da euskal ordezkaritza ere. Almitza Sega-taldearen gidaritzapean, Euskal Herritik hiru talde joango dira bertan lehiatzera: Gizonezkoen eta emakumezkoen talde bana sega handiarekin eta gizonezkoen hirugarren talde bat sega txikiarekin, 12 segalari guztira. […]

Alaitz Imaz, Julen Gabirondo, Amaiur Arrospide eta Maide Garmendia Ligaxkako irabazle

Uztailaren 29an jokatu zen Altzon (Gipuzkoa) Euskal Herriko IX. Sega-Ligaxkako hirugarren eta azken saio erabakiorra. Kategoria batzuetan besteetan baino lehia gogorragoa izan da baina neskenean esaterako ligaxkako hiru saioak irabazita gailendu da bere kategorian ligaxkako irabazle Zaldibiko Maide Garmendia gaztea. Altzoko saioan honela sailkatu ziren kategoria bakoitzeko segalariak: Helduen mailan, emakumezkoen kategorian, 7×5 m2 -ko saila […]

BERASTEGIN JOKATU DA LIGAXKAKO 2.SAIOA

Ekainaren 30ean jokatu zen Bakarkako Sega-ligaxkako bigarren saioa. Oraingoan, Berastegin (Gipuzkoa) joaktu zen arratsaldeko 18.00etan. Lehia estu dago bigarren saio honen ondoren, batik bat gizonezkoen sailkapenean, hainbta berdinketa baitaude puntuazioetan. Jarraian dituzue Berastegiko saioko kategoria bakoitzeko postuen sailkapenak eta ligaxkako bi saioen baturaren ondoren bakoitza ze postutan aurkitzen den. Berastegin, helduen mailan, emakumezkoen kategorian, 7×5 […]

EUSKAL HERRIKO IX. SEGA-LIGAKO 2.SAIOA BERASTEGIN

Ekainaren 30ean, larunbata, jokatuko da Euskal Herriko IX.Bakarkako Sega-ligaxkako 2. saioa. Berastegin (Gipuzkoa) izango da arratsaldeko 18.00etan. Etxalekun eman zitzaion hasiera ligaxkari maiatzaren 26an eta Berastegin jokatuko den saioaz gain, hirugarren bat jokatuko da uztailaren 29an Altzon. Segalariek egin beharreko lanak honako hauek dira kategoriaka: Gaztetxoei dagokienez: 2008an jaiotakoek eta gaztegoek 2 X 2 m […]

JOKATU DA 2018ko LIGAXKAKO LEHEN SAIOA

Iragan den asteburuan jokatu zen 2018ko sega ligaxkako lehen saioa. Almitza Sega Elkarteak antolatzen duen Bakarkako Sega-ligaxkako IX. edizioa da aurtengoa eta Etxalekun (Nafarroa) eman zitzaion hasiera maiatzaren 26an. Parte-hartze handiarekin hasi da aurtengo ligaxka eta horrek nolabait lehia ziurtatuko duela dirudi. Hainbat segalarik hartu zuten parte bereizitako kategoria guztietan. Helduen mailan, emakumezkoen kategorian, 7×5 m2 […]

Badator Euskal Herriko Bakarkako IX.Sega-ligaxka

2018an ere ez du hutsik egingo sega-ligaxkak eta parte hartzera animatzeaz gain beraren berri eman nahi dizuegu. Hiru ekitaldik osatuko dute aurtengo ligaxka eta oraindik xehetasun guztiak zehaztu gabe dauden aurren, momentuz daukagun informazioa zabaldu nahi dizuegu. Finkatutako datak eta ekitaldiak honako hauek izango dira: Lehen saioa: 2018/05/26an Etxalekun (Nafarroa) jokatuko da arratsaldeko 17h00etan. Bigarrena: 2018/07/01ean jokatuko […]

EUROPAKO SEGA TXAPELKETA INGENBOHL/BRUNNENen

Abuztuaren 18tik 20ra Europako Bakarkako Sega-Txapelketa jokatuko da Suitzako Ingenbohl / Brunnen-en. Euskal Herritik ordezkaritza zabala joango da lehiako kategoria ezberdinetan parte hartzera. Emakumezkoen kategorian eta 30 urtez azpikoetan honako hauek hartuko dute parte: Irati Astondoak, Ainara Otamendik, Alaitz Imaez eta Maide Garmendiak. 30 urtetik gorakoetan: Ainhoa Mazkiaranek. 13-14 urtekoen kategorian jokatuko duen neska Amets […]

Ainara Otamendi, Julen eta Arkaitz Gabirondo eta Maide Garmendia nagusi 2017ko ligaxkan

Ekainaren 17an jokatu zen Euskal Herriko bakarkako VIII. Sega-ligaxkako azken eta hirugarren saioa Beramendin, Nafarroan eta honenbestez argituta geratu da nortzuk diren aurtengo ligaxkako irabazleak. Aipatu halaber, parte-hartze handiko txapelketa izan dela aurtengoa, ia 40 segari lehiatu baitira guztira hiru herritan jokatutako saioetan. Eguzki beropean atera behar izan zituzten iragan larunbatean segariek beraien indarrak ligaxkako […]

Ligaxkako azken saioa Udabe-Beramendin

Datorren larunbatean, Ekainak 17, jokatuko da Euskal Herriko VIII.Bakarkako Sega-ligaxkako hirugarren eta azken saioa Udabe-Beramendin. Azken saio hau erabakiorra izango da Europako Txapelketarako kategoria bakoitzean nortzuk sailkatuko diren argitzeko. Arratsaldeko 17.00etan hasiko da lehia. Almitza Sega Elkartearen izenean ikustera animatzen zaituztegu.