Sega-liga bertan behera

Kaixo adiskide.
Ustekabean, bizitzen hari garen ez ohiko egoera honek, badu gure jardunean ere eragina.
Hau dela eta, ziurgabetasun egoera honetan. 2020ko Maiatzaren 30 ean,
Nafarroako Basaburua bailaran hastekoa zen sega liga, bertan behera uztea erabaki dugu. Honek ez du esan nahi, egoerak onartuko balu noski, urtea aurrea doan eñean, bestelako ekitaldirik antolatuko ez dugunik.
Nazioarte mailan ere, Uztailean Eslovenian jokatzekotan zen munduko sega
txapelketa, ez ospatzea erabaki dute. Beraz gure nazioarteko hurrengo erronka nagusia, 2021. Urtean Eslovenian jokatuko den Europako txapelketa izango da.
Zailtasunak zailtasun, ziur izan, gure jardunean sendo jarraituko dugula.
Segalaritza babestu, sustatu eta hedatzeko gure ahaleginean.
Laister belardietan elkar ikusiko dugulakoan.
Azti!….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude