LIGAXKAKO BIGARREN SAIOA ZALDIBIAN

Zaldibian eman dio jarraipena Euskal Herriko Bakarkako V. Sega ligaxkak bigarren saioarekin. Gizonezkoetan berriz ere Joxe Gabirondok lehen postua eskuratu du, beraz, hirugarren saioan lan txukuna eginez gero ligaxkako lehen postua nahiko ziurtatuta duela esan daiteke . Emakumezkoetan berriz, Alatzne Etxaburua izan da oraingoan lehen postua lortu duena, lehen saioan aurrena egin zuen Alaitz Imazi bi segunduko aldea aterata. Beraz, emakumezkoen kategorian lehia estuago dagoela esan daiteke.

Gaztetxoen kategorian berriz, Unai Mitxelena izan da berriz ere garaile.

This entry was posted in Sailkatu gabea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude