Elkarlanean belar meta Oiangu parkean

Oaingu Parkeak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Almitza Sega Elkarteak antolatuta belar meta egin zuten aurrekoan Ordiziako (Gipuzkoa) Oiangu parkean. Uztailaren 7an eta 8an, sega-saio parte-hartzaileak antolatu zituzten lehenbizi belarra mozteko eta bide batez segan aritzea zer den probatu nahi zuenari aukera eskaintzeko. Hilaren 9an, ostiralean, belarra astintzen aritu ziren eta larunbatean guztien artean belar meta […]

Sega-sail Lehiaketa bertan behera

Covid-ak eragindako egungo egoera dela eta, eta indarrean jarritako azken neurriak kontuan hartuz, datorren igandean, hilak 25, egitekoak ginen Sega-sail Lehiaketa bertan behera utzi beharrean suertatu gara. Antolakuntzak ilusio guztia jarri du aurrera eraman ahal izateko baina ez zaio beste aukerarik gelditu. Sentitzen dugu sortutako eragozpenengatik. Hurrengo batean izango da.

Euskal Herriko I. Sega-sail Lehiaketa

Aurten, ekitaldi eta lehiaketa ugari gelditu dira bertan behera bizi dugun egoera dela eta, horien artean, nazioarteko taldekako sega-txapelketa edota euskal federazioek antolatu ohi dituzten txapelketak. Almitza Elkarteak aurtengo urtean nazioarteko eran bi ekitaldi antolatu dituen arren, datorren iganderako, urriak 25, antolatu duena erronka berezia izango da: Euskal Herriko I. Sega-sail Lehiaketa. Berritzailea izango da, […]

Sega-liga bertan behera

Kaixo adiskide.Ustekabean, bizitzen hari garen ez ohiko egoera honek, badu gure jardunean ere eragina.Hau dela eta, ziurgabetasun egoera honetan. 2020ko Maiatzaren 30 ean, Nafarroako Basaburua bailaran hastekoa zen sega liga, bertan behera uztea erabaki dugu. Honek ez du esan nahi, egoerak onartuko balu noski, urtea aurrea doan eñean, bestelako ekitaldirik antolatuko ez dugunik.Nazioarte mailan ere, […]

Euskal segariak Austrian jokatu den Europako Txapelketan

Iragan den abuztuan euskal ordezkaritza zabala izan da Europako Sega Txapleketan. Aurten Austriako Schärding herrian jokatu da abuztuaren 14an eta 15ean eta hona hemen kategoria bakoitzean izan den euskal ordezkaritza: Mutil gaztetxoen kategorian Josu Mendizabal (Zaldibia) Auritz Alkorta (Asteasu) Neska gaztetxoen kategorian Izadi Arrospide (Leaburu) Gizonezko helduen kategorian MigelMari Jauregi “Altzo” (Zaldibia) Bixente Mitxelena (Oiartzun) […]

Baditugu Euskal Herriko X. Bakarkako Sega lehiako irabazleak

Ekainaren 29an Altzon jokatu zen Almitzak antolatutako Euskal Herriko X. Bakarkako Sega Lehiaketako hirugarren eta azken saioa. Giro paregabea izan zuten lehian jardun ziren 33 segalariek eta baita bertaratutako ikusleek ere. Hona hemen Altzoko emaitzak kategoriaka: Emakumezkoetan: Alaitz Imaz Ainara Otamendi Luixa Uzkudun Gizonezkoetan: Jexux Mari Goenaga Mikel Lizartza Julen Gabirondo Gaztetxoen mailan, mutiletan: Arkaitz […]

Lehia puri-purian Araiako saioaren ondoren

Atzo jokatu zen Araian Euskal Herriko X. Bakarkako Sega ligako bigarren saioa. Lehen postuetarako lehia puri-purian dago bigarren saio honen ondoren. Hona hemen kategoria bakoitzeko emaitzak eta orain arteko ligako sailkapenak nola dauden momentuz: gaztetxoen kategorian mutilen mailan: Neskenean berriz: Helduen mailan, emakumezkoetan: Eta gizonekoetan berriz: Hirugarren eta azken saioa, Altzon jokatuko da Ekainaren 29an […]

Maiatzaren 19an sega-ligako 2. saioa Araian

Maiatzaren 19an, igandea, jokatuko da Euskal Herriko X.Bakarkako sega-ligako bigarren saioa Arabako Araia herrian. Ekitaldia eguerdiko 12.00etan hasiko da eta kategoria ezberdinetan gaztetxo zein nagusi, 40 segaritik gora arituko dira lehian. Batzuk lehen txandako emaitzak hobetzeko asmoz eta besteak berriz emaitzak mantentzeko asmoz, beraz, zirrararik ez da faltako bigarren saio honetan.  

Abian da Euskal Herriko X. bakarkako sega-liga

Beramendin (Nafarroa) eman zaio hasiera Euskal Herriko X. bakarkako sega-ligari.  Atzo jokatu zen lehen saioa 41 parte hartzailerekin. 8 eta 7 segari mutil eta neska gazteen kategoriatan hurrenez hurren eta 13 gizonezko eta  12 emakumezko helduenenean. Gaztetxoei dagokienez, mutilek 5×10 m2 -ko saila ebaki behar izan zuten eta honakoak izan ziren taldean gailendu ziren lehenak: 1. […]

Euskal segalariak Austria-Bavariako 8. Sega Txapelketan

Datorren igandean, hilaren 16an, 8. Austria-Bavariako Sega Txapelketa jokatuko da Dorfbeuern-en (Austria) kokatzen den Michaelbeuern-eko abadiaren zelaietan. Taldekako sega-txapelketa izango da eta bertan izango da euskal ordezkaritza ere. Almitza Sega-taldearen gidaritzapean, Euskal Herritik hiru talde joango dira bertan lehiatzera: Gizonezkoen eta emakumezkoen talde bana sega handiarekin eta gizonezkoen hirugarren talde bat sega txikiarekin, 12 segalari guztira. […]