Euskal segariak Austrian jokatu den Europako Txapelketan

Iragan den abuztuan euskal ordezkaritza zabala izan da Europako Sega Txapleketan. Aurten Austriako Schärding herrian jokatu da abuztuaren 14an eta 15ean eta hona hemen kategoria bakoitzean izan den euskal ordezkaritza:
Mutil gaztetxoen kategorian
Josu Mendizabal (Zaldibia)
Auritz Alkorta (Asteasu)
Neska gaztetxoen kategorian
Izadi Arrospide (Leaburu)
Gizonezko helduen kategorian
MigelMari Jauregi “Altzo” (Zaldibia)
Bixente Mitxelena (Oiartzun)
Jexux Mari Goenaga (Errezil)
Julen Gabirondo (Urnieta)
Jon Otegi (Oiartzun)
Julen Mitxelena (Oiartzun)
Amaiur Arrospide (Leaburu)
Akaitz Sarasola (Lizartza)
Mikel Lizartza (Tolosa) ord.
Mikel Alkorta ( Asteasu) ord.
Emakumezko helduen kategorian
Alaitz Imaz ( Hernialde)
Luisa Uzkudun (Leaburu)
Maide Garmendia (Zaldibia)
Graxi Elosegi (Zaldibia)
Angels Breto (Zaldibia)
Susana Lopez (zaldibia) ord.
IMG_4520
Hainbat herrialdetako segarien aurka lehiatu behar izan dute euskaldunek: Suitza, Alemania, Hego Tirol, Eslobenia, Eslobakia, Txekia eta Britania Handia besteak beste.
Europako Txapelketen jatorria 1969. urtetik datorrela esan daiteke. Hasiera batean, alpeetako herrialdeen arteko txapelketa gisara hasi bazen ere, 2005etik Europako Sega Txapelketa izenarekin jokatzen da. Euskal Herriak 1997tik hartzen du parte txapelketa honetan.
Orain artean Euskal Herriak lortutako emaitzarik aipagarrienei, 1999an Izaskun Larrartek lortutako lehen postua, 2009an Joxe gabirondok lortutako 3.postua eta 2017 an Jexux Mari Goenagak lortutako 2.postuari aurtengo Josu Mendizabalen 2.postua (14 urtez azpikoetan) gehitu zaie aurtengoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude