Elkarlanean belar meta Oiangu parkean

Oaingu Parkeak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Almitza Sega Elkarteak antolatuta belar meta egin zuten aurrekoan Ordiziako (Gipuzkoa) Oiangu parkean.

Uztailaren 7an eta 8an, sega-saio parte-hartzaileak antolatu zituzten lehenbizi belarra mozteko eta bide batez segan aritzea zer den probatu nahi zuenari aukera eskaintzeko. Hilaren 9an, ostiralean, belarra astintzen aritu ziren eta larunbatean guztien artean belar meta egitea lortu zuten.

(Vanessa Blázquezen argazkiak)

Ez da Almitza Elkarteak Oianguko parkean belar meta egiteko ikastaro parte-hartzaile hau antolatzen duen lehen aldia. Urte asko daramatza, sega-lehiaketak antolatzeaz gain, horrelako ohiturak mantendu eta erakusteko ahaleginean Zaldibiako elkarteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude