Parte-hartze handia izan du sega-ligaxkako lehen saioak

Almitza Sega Elkartearen eskutik, Euskal Herriko VIII. Sega Ligaxkari hasiera eman zitzaion pasa den asteburuan, Zaldibian, Irastortza baserriko belardian. 40 segalari lehiatu ziren guztira, bero egin arren, parte-hartze handiarekin eman zitzaion hasiera ligaxkari.

P1060791

Gizonezkoen kategorian, 22  segalarik hartu zuten parte eta Julen Gabirondo izan zen nagusitu zena. Bigarren eta hirugarren postuetan berriz, Jon Otegi eta Migel Mari Jauregi Altzo sailkatu ziren hurrenez hurren.

puntuazioa_txapelketa_ZALDIBIA gizonakEmakumezkoen arloan berriz, zazpi segalari aritu ziren lehian eta Alazne Etxaburua izan zen garaile. Hurrengo bi postuak, Alaitz Imazek eta Ainara Otamendik lortu zituzten.

puntuazioa_txapelketa_ZALDIBIA emakumezkoakGaztetxoen mailan ere, parte-hartze polita izan zen. 11 segalari ikusi ahal izan genituen neska zein mutil. Mutilen kategorian, Arkaitz Gabirondo nagusitu zen eta neskenean aldiz, Maide Garmendia.

puntuazioa_txapelketa_ZALDIBIA mutillakpuntuazioa_txapelketa_ZALDIBIA neskak

Ligaxkako bigarren saioa maiatzaren 28an Lazkaon jokatuko da, Lazkaomendiko Iztueta baserriko belardietan eguerdiko 12.00etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude