Aldaketak helduen sailkapenean Sega Ligaxkako bigarren saioan

Maiatzaren 28an jokatu zen EH-ko VIII. Bakarkako sega-ligaxkako bigarren saioa Lazkaon, Iztueta baserriko belardian. Emaitzak ikusita, helduen kategorian ezer ez dagoela argi erakutsi zuen bigarren saio honek; gaztetxoen kategorietan, aldaketa batzuk eman diren arren, izen batzuk lehen ostetan mantendu dira.

Gizonezkoen kategorian, Lazkaoko saioari dagokionez, Koldo Arzelusek eskuratu zuen lehen postua, Jexux Mari Goenaga eta Julen Gabirondo bigarren eta hirugarren postuetan utzita.

puntuazioa_txapelketa_LAZKAO gizonakEmakumezkoen kategorian berriz, lehen saioan hirugarren postuan gelditu zen Ainara Otamendik lortu zuen lehen postua. Bere jarraian gelditu ziren Alaitz Imaz (bigarren postua errepikatuz) eta Ainhoa Mazkiaran.

puntuazioa_txapelketa_LAZKAO emakumeakGaztetxoen mailan, mutilen kategorian, lehen hiru postuak Zaldibiako saioan bezalaxe errepikatu ziren: Arkaitz Gabirondo lehenbizi eta Amaiur Arrospide eta Enaitz Agirrezabala jarraian.

puntuazioa_txapelketa_LAZKAO mutilakNeskenean aldiz, lehen postuan nagusi Maide Garmendiak darrai. Bere atzetik sailkatu ziren Uxue Iruretagoiena eta Graxi Elosegi hurrenez hurren.

puntuazioa_txapelketa_LAZKAO neskak

Gauzak horrela, honelaxe daude sailkapen orokorrak momentuz kategoria bakoitzean:

liga gizonakliga emakumeakliga mutilakliga neskak

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude