EUROPAKO SEGA TXAPELKETA INGENBOHL/BRUNNENen

europako txapelketa

Abuztuaren 18tik 20ra Europako Bakarkako Sega-Txapelketa jokatuko da Suitzako Ingenbohl / Brunnen-en. Euskal Herritik ordezkaritza zabala joango da lehiako kategoria ezberdinetan parte hartzera.

Emakumezkoen kategorian eta 30 urtez azpikoetan honako hauek hartuko dute parte: Irati Astondoak, Ainara Otamendik, Alaitz Imaez eta Maide Garmendiak. 30 urtetik gorakoetan: Ainhoa Mazkiaranek.

13-14 urtekoen kategorian jokatuko duen neska Amets Otegi izango da.

Gizonezkoen kategorian berriz, 30 urtetik beherakoetan: Julen Gabirondok, Jon Otegik, Andoni Urrutiak, Oier Urkolak, Mikel Garaialdek, Mikel Lizartzak eta Enaitz Ibabek. 30etik gorakoetan aldiz, Jexux Mari Goenagak, Bixente Mitxelenak eta Migel Mari Jauregi “Altzo”k.

13-14 urtekoen kategorian berriz, bi mutil arituko dira: Amaiur  Arrospide eta Arkaitz Gabirondo.

Txapelketari buruzko informazio gehiagorako eta egitarau zehatza ikusteko honako loturan begiratu dezakezue: http://www.handmaehen.ch/em-2011/programm/index.php