Datorren igandean, hilaren 16an, 8. Austria-Bavariako Sega Txapelketa jokatuko da Dorfbeuern-en (Austria) kokatzen den Michaelbeuern-eko abadiaren zelaietan. Taldekako sega-txapelketa izango da eta bertan izango da euskal ordezkaritza ere. Almitza Sega-taldearen gidaritzapean, Euskal Herritik hiru talde joango dira bertan lehiatzera:
Gizonezkoen eta emakumezkoen talde bana sega handiarekin eta gizonezkoen hirugarren talde bat sega txikiarekin, 12 segalari guztira.
Goizeko 11.00etan emango zaio hasiera txapelketari. Zorterik onena opa diegu gure segalariei.