Abian da Euskal Herriko X. bakarkako sega-liga

Beramendin (Nafarroa) eman zaio hasiera Euskal Herriko X. bakarkako sega-ligari.  Atzo jokatu zen lehen saioa 41 parte hartzailerekin. 8 eta 7 segari mutil eta neska gazteen kategoriatan hurrenez hurren eta 13 gizonezko eta  12 emakumezko helduenenean.

Gaztetxoei dagokienez, mutilek 5×10 m-ko saila ebaki behar izan zuten eta honakoak izan ziren taldean gailendu ziren lehenak:

1. Jokin Mikeo (60 puntu)

2. Josu Mendizabal (59 puntu)

3.Arkaitz Gabirondo (58 puntu)

puntuazioa_txapelketa_BERAMENDI mutilak

Neskek berriz, 7×5 m-ko lana burutu zuten eta hona hemen lehen hiru sailkatuak:

1. Maide Garmendia (60 puntu)

2. Graxi Elosegi (59 puntu)

3. Sheila Sarasola (58 puntu)

puntuazioa_txapelketa_BERAMENDI neskak

Helduen mailan, emakumezkoen kategorian, 7×5 m-ko saila ebaki behar izan zuten eta honako segalariak gailendu ziren hurrenez hurren:

1. Alaitz Imaz (60 puntu)

2. Ainara Otamendi (59 puntu)

3. Irati Astondoa (58 puntu)

puntuazioa_txapelketa_BERAMENDI emakumeak

Gizonezkoen kategorian berriz, osatu beharreko lana 10×10 m-koa zen. Hauek hurrenez hurren lehen hiru postuak lortu zituztenak:

1. Bixente Mitxelena (60 puntu)

2. Migel Mari Jauregi (59 puntu)

3. Koldo Arzelus (58 puntu)

Hurrengo bi saioak Araian (Araba) maiatzaren 19an eta Altzon (Gipuzkoa) Ekainaren 29an jokatuko dira.

Araudia