Azpeitian erabakiko dira 2014ko bakarkako ligaxkako txapeldunak

Ekainaren 1ean eman zitzaion 2014-ko Euskal Herriko bakarkako sega-ligaxkari hasiera eta ordutik bi saio jokatu dira jada. Lehia estu dago eta uztailaren 27an Azpeitian jokatuko den hirugarren eta azken saioan erabakiko da aurtengo txapelduna nor izango den. Ekainaren 1ean Etxalekun jokatu zen saioan honela sailkatu ziren lehen hiru segalariak arlo bakoitzean:

  • Gizonezko helduen atalean:
  1. Migel Mari Jauregi “Altzo”
  2. Igor Esnaola
  3. Juan Mari Agirrezabala
  • Emakumezko atalean:
  1. Alatzne Etxaburua
  2. Alaitz Imaz
  3. Aloña Galarraga
  • Gaztetxoen atalean:
  1. Unai Mitxelena
  2. Jon Otegi

Etxaleku Bigarren saioa uztailaren 5ean jokatu zen Zaldibian eta hauxe izan zen lehen hiru segalarien sailkapena:

  • Gizonezko helduen atalean:
  1. Igor Esnaola
  2. Jexux Mari Goenaga
  3. Migel Mari Jauregi “Altzo”
  • Emakumezko atalean:
  1. Alatzne Etxaburua
  2. Ainhoa Galarraga
  3. Ainara Otamendi
  • Gaztetxoen atalean:
  1. Jon Otegi
  2. Aitor Intsausti
  3. Unai Mitxelena