2014a EKITALDIZ GAINEZKA

Ekitaldiz gainezka datorkigu aurten ere Almitzaren agenda. Neguan indarrak berritu ondoren, udaberriari gogotsu ekin diote segalariek.

Datorren asteburuan bertan, maiatzaren 24-25ean, Alemaniako Bavarian izango dira taldekako segaekitaldi batean. Gizon-emakumez osaturiko 4-ko taldeak Euskal herria ordezkatuko du Thundorf-en ospatuko den jaialdi honetan. Honako hauek osatuko dute aipaturiko taldea: Miel mari Jauregi “Altzo”-k, Bixente Mitxelenak, Irati Astondoak eta Garikotz Lobregatek.

Ekainean eta Uztailean berriz, Euskal Herriko Bakarkako VI. Sega-Ligaxka jokatuko da. Aurreko ligaxkak bezalaxe, aurtengoa ere 3 saiotan jokatuko da.

  • Ekainaren 1ean Beramendin (Nafarroa) izango da lehen saioa
  • Uztailaren 8an Zaldibian (Gipuzkoa) bigarrena
  • Uztailaren 27an Azpeitian (Gipuzkoa) azkena eta erabakigarria

Izen-emateko epea irekitzen denean hemen bertan eta ohiko hedabideetan jakinaraziko da.

Horretaz gain, ekainaren 8an, Kataluniako Els Hostalets d’en Bas herrian urteroko sega-jaialdia ospatuko da eta han ere Almitzako ordezkaritza izango da.

Eta udari behar bezalako amaiera emateko, Irailaren 28an Euskal Herriko III. Sega-pikatze txapelketa jokatuko da Azpeitian (Gipuzkoa).

Beraz, badakizue, segalariok, ekin segak zorrozteari eta gainerakook, ekitaldiren batean ikusiko zaituztegula espero dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude