EUSKAL HERRIKO V. SEGA-LIGAXKA

Irailaren 6 , 7 eta 8an Hego Tirolen jokatuko den Europako Sega Txapelketa dela eta Europan Euskal Herria ordezkatuko duten segariak zein izango diren jakiteko Euskal Herriko Bakarkako IV. ligaxka antolatu du Almitza Sega Elkarteak.

Bi urtez behin eta urte bakoitietan jokatu ohi da Europako Bakarkako Sega-txapelketa, eta aurtengoa antolatzea Esloveniari egokitu zaio. Hainbat herrialdek parte hartu ohi dute Europako txapelketetan eta euskaldunok ere 17 urte daramatzagu parte hartuz eta emaitza onak lortzera ere iritsi izan gara.

Hau dela eta, jendea animatu nahi dugu Euskal Herrian sailkapenerako balioko duen ligaxkan parte hartzera. Ligaxkako kategoria ezberdinak eta egin beharreko lanak honela banatuko dira:

  • < 16 urte (neska zein mutil): 7×5 m2-ko saila

  • 16 – 23 urte (Emakumezkoak): 7×5 m2-ko saila

  • 16 – 23 urte (Gizonezkoak): 10×10 m2-ko saila

  • > 23 urte (Emakumezkoak): 7×5 m2-ko saila edo aukeran 10×10 m2

  • > 23 urte (Gizonezkoak): 10×10 m2-ko saila

Ligaxka hiru egun ezberdinetan jokatuko diren hiru saiotan banatuko da eta sailkapen orokorra saio bakoitzean lortutako puntuaketaren araberakoa izango da. Parte hartzaileren batek saioren batean parterik hartuko ez balu, saio horretan 0 puntu jasoko lituzke.

Europako Txapelketarako parte hartu ahal izango duen euskal ordezkaritza honela sailkatuko da:

  • < 30 urte (Emakumezkoetan): 4 segalari

  • < 30 urte (Gizonezkoetan): 7 segalari

  • > 30 urte (Emakumezkoetan): segalari 1

  • > 30 urte (Gizonezkoetan): 3 segalari

Euskal Herrian jokatuko diren ligaxkako saioen egunak eta herriak honako hauek dira:

  • Maiatzaren 25ean , 17:30etan Basaburuan (Nafarroa)

  • Ekainaren 16ean, eguerdiko 11:30etan Zaldibian (Gipukoa)

  • Ekainaren 30ean , eguerdiko 11:30etan Azpeitian (Gipuzkoa)

Izen-ematea Maiatzaren 20a baino lehen egin beharko da Almitzaren helbide elektronikora idatziz (almitzasega@gmail.com ) edota honako telefono zenbaki honetara deituz (615743411).

Edozein duda argitu edo informazio gehiago nahi duena, lasai jar dadila Almitzarekin harremanetan lehen aipaturiko helbide edo telefono zenbakien bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude