Maiatzaren 14an Zaldibian sega-ligaxkako lehen saioa

Maiatzaren 14an, Zaldibian jokatuko da Euskal Herriko VIII. Sega-ligaxkako lehen saioa. Ihortzako belardian izango da lehia eta eguerdiko 12.00etan emango zaio hasiera. Emakumezko zein gizonezko, heldu zein gaztetxo, partehartze polita espero da. Honen jarraian beste bi saiok osatuko dute ligaxka. Maiatzaren 28an Lazkaon jokatuko den bigarren saioak eta Ekainaren 17an Udabe-Beramendin jokatuko den hirugarrenak. Azken […]

Euskal Herriko Bakarkako VIII. Sega-ligaxka

2017an ere badator Euskal Herriko Bakarkako Sega-ligaxka. VIII.a izango da aurtengoa eta honako herri eta egunetan jokatuko dira ligaxkako saioak: DATA LEKUA ORDUA GUNEA 2017ko maiatzaren 14a / Igandea Zaldibia Eguerdiko 12ak IORTZA belardia 2017ko maiatzaren 28a / Igandea Lazkao Eguerdiko 12ak IZTUETAKO belardia 2017ko ekainaren 17a / Larunbata Udabe-Beramendi – Nafarroa Arratsaldeko 17ak UDABE-BERAMENDI […]

Nazioarteko Taldekako Sega Txapelketa Nagusia

Dena prest dago asteburu honetan Wiesmoor-en Ekainaren jokatuko den Nazioarteko Taldekako Sega Txapelketa Nagusirako. Bertan Almitza elkarteko 13 segalari ariko dira bakarka eta taldeka. Banaka, azkartasun probak izango dira, eta emakumezkoen, gizonezkoen eta 60 urtetik gorakoen mailan lehiatuko dira. Taldeka ere hiru mailatan lehiatuko dira 4na segalariz osatutako taldeekin: talde bat gizonezkoenean, beste bat emakumezkoenean […]

BELAR-META EGITEA OIANGUN

Ordiziako Oiangu parkea biziberritzeko helburuarekin Aranzadi zientzia elkarteak antolatzen dituen ekintzen barruan, belar meta egingo da bihar Almitza sega-elkartekoekin lankidetzan. 17.00etan izango da hitzordua Oiangu baserrian. Ez dago aurrez izena eman beharrik eta deialdia irekia da animatzen diren guztientzat. Bihar Almitzako kideek gidatuko dute egin beharreko lana. Belar metarako nahikoa belar izan zedin, hilabetean itxita […]

Alaitz Imaz eta Bixente Mitxelena garaile Ligaxkako lehen saioan

Igandean, jokatu zen EH-ko VII. Bakarkako Sega-ligaxkako lehen saioa Loiolako Santutegiko belardian. Jende multzo polita inguratu zen lehia ikustera. 30 segalarik hartu zuten parte: 24k gizonezkoen kategorian eta 6k emakumezkoenean. Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek lortu zituzten lehen postuak hurrenez hurren. Hona hemen kategoriaka sailkapen orokorra: Ligaxkako bigarren saioa, maiatzaren 30ean Basaburuan (Nafarroa) jokatuko da […]

EH-ko VII. Bakarkako ligaxkako lehen saioa Loiolan

Izena emateko epea itxita, datorren igandean, maiatzaren 17an, emango zaio Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega-ligaxkari hasiera. Loiolako Santutegiko belardian (Azpeitia) jokatuko da lehen saioa eguerdiko 12:00etan. Izena emateko epea itxita, datorren igandean, maiatzaren 17an, emango zaio Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega-ligaxkari hasiera. Loiolako Santutegiko belardian (Azpeitia) jokatuko da lehen saioa eguerdiko 12:00etan. Adinaren araberako bi […]

Badator Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega Ligaxka

Badator zazpigarrenez Euskal Herriko Bakarkako Sega-txapelketa. Aurtengoan gainera berezitasun handi batekin, ligaxkan Europako Txapelketarako sailkatuko diren segalariak etxean lehiatuko baitira. Izan ere, aurtengo Europako Txapelketa Euskal Herrian jokatuko baita abuztuaren 28tik 30era. Euskal herrian jokatuko den ligaxkari maiatzean emango zaio hasiera. Adinari dagokionez, bi kategoria bereiziko dira: 16 urtez azpikoena (2015ean 16 urte beteko dituztenak […]