Dena prest dago asteburu honetan Wiesmoor-en Ekainaren jokatuko den Nazioarteko Taldekako Sega Txapelketa Nagusirako.
Bertan Almitza elkarteko 13 segalari ariko dira bakarka eta taldeka. Banaka, azkartasun probak izango dira, eta emakumezkoen, gizonezkoen eta 60 urtetik gorakoen mailan lehiatuko dira.
Taldeka ere hiru mailatan lehiatuko dira 4na segalariz osatutako taldeekin: talde bat gizonezkoenean, beste bat emakumezkoenean eta hirugarren bat 60 urtetik gorakoenean.
Sega-lehiaz gain, sega-pikatze txapelketa nagusia ere jokatuko da eta hemen ere izango dugu euskal ordezkaritza, 5 partaiderekin hain zuzen.