Ekainaren 30ean jokatu zen Bakarkako Sega-ligaxkako bigarren saioa. Oraingoan, Berastegin (Gipuzkoa) joaktu zen arratsaldeko 18.00etan.
Lehia estu dago bigarren saio honen ondoren, batik bat gizonezkoen sailkapenean, hainbta berdinketa baitaude puntuazioetan. Jarraian dituzue Berastegiko saioko kategoria bakoitzeko postuen sailkapenak eta ligaxkako bi saioen baturaren ondoren bakoitza ze postutan aurkitzen den.
Berastegin, helduen mailan, emakumezkoen kategorian, 7×5 m2 -ko saila ebaki behar izan zuten eta honako segalariak gailendu ziren hurrenez hurren:
1.Alaitz Imaz (60 puntu)
2.Ainhoa Mazkiaran (59 puntu)
3.Ainara Otamendi (58 puntu)
Jarraian sailkapen osoa xehetasun guztiekin:
Gizonezkoen kategorian berriz, osatu beharreko lana 10×10 m2 -koa zen. Hauek hurrenez hurren lehen hiru postuak lortu zituztenak:
1.Jexux Mari Goenaga (60 puntu)
2.Jon Otegi (59 puntu)
3.Koldo Arzelus (58 puntu)
Sailkapen osoa:
Gaztetxoei dagokienez, mutilek 5×10 m2 -ko saila ebaki behar izan zuten eta honakoak izan ziren taldean gailendu ziren lehenak:
1.Amaiur Arrospide (60 puntu)
2.Enaitz Agirrezabala (59 puntu)
3.Arkaitz Gabirondo (58 puntu)
Hemen sailkapen osoa:
Neskek berriz, 7×5 m2 -ko lana burutu zuten eta hona hemen lehen hiru sailkatuak:
1.Maide Garmendia (60 puntu)
2.Sheila Sarasola (59 puntu)
3.Amets Otegi (58 puntu)
Sailkapena xehetasun guztiekin honakoa:
Beraz, bi saioetako puntuak batuta honela daude momentuz sailkapenak:
Gizonezko helduen kategorian:
Emakumezko helduenean:
Mutil gaztetxoenean:
Gogoan izan, hirugarren eta azken saioa Altzon (Gipuzkoa) jokatuko dela Uztailaren 29an goizeko 11.30ean. Hirugarren saio honetan Euskal Herriko IX. Bakarkako Sega-ligaxkako irabazleen izenak ezagutuko ditugu. Animatu!