Maiatzaren 30ean jokatu zen, EH-ko bakarkako VII. sega-ligaxkako bigarren ekitaldia eta berriz ere, Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek lortu zituzten lehen postuak bakoitzak bere kategorian. Honenbestez, ligaxkako irabazle izateko faborito nagusiak izateaz gain, Europako Txapelketarako txartelak eskuratzeko aukera ere geroz eta gertuago daukatela esan daiteke.
Hona hemen Basaburuako sailkapenak kategoriaka:
Honenbestez, sailkapen orokorra honela dago momentuz:
Ekainaren 20an azken saioa Tolosan
Datorren larunbatean jokatuko da ligaxkako hirugarren eta azken saioa Tolosako Iurramendiko zelaian arratsaldeko 17.00etan. Saio honetan ligaxkako irabazleak nortzuk izango diren jakiteaz gain, abuztuaren amaieran Loiolako Santutegiko belardian jokatuko den Europako Txapelketarako ze segalari sailkatuko diren ere argituko da.