Almitzak antolatuta Euskal Herriko III. Sega-Pikatze Txapelketa jokatuko da irailaren 20an. Arratsaldeko 18.30ean izango da Azpeitiko Erdi Aroko azokaren baitan. Ekitaldirako segak Errusiatik ekarri dira eta pikatzeko, ingudea eta mailua soilik izango dira.