Datorren larunbatean, Ekainak 17, jokatuko da Euskal Herriko VIII.Bakarkako Sega-ligaxkako hirugarren eta azken saioa Udabe-Beramendin. Azken saio hau erabakiorra izango da Europako Txapelketarako kategoria bakoitzean nortzuk sailkatuko diren argitzeko.
Arratsaldeko 17.00etan hasiko da lehia. Almitza Sega Elkartearen izenean ikustera animatzen zaituztegu.