2013ko EUROPAKO SEGA TXAPELKETA

Irailaren 6tik 8ra jokatuko da aurten Europako Bakarkako Sega Txapelketa Hego Tirolgo Adige Garaia eskualdean. Euskal Herriko segalari onenez gain, Austria, Alemania, Suitza, Eslovenia eta Hego Tirolgo segalariak arituko dira lehian.

Hego Tirolgo Toblach (Dobbiaco) herrian jokatuko da aurtengo Europako Sega Txapelketa. 1979an jokatu zen hemen lehenbiziko aldiz honelako txapelketa bat. Ordutik dena den, behin baino gehiagotan egokitu zaio Hego Tiroli txapelketa antolatzea, azkena 2001ean Val Sarentinon hain zuzen, eta aurten, esan bezala, berriz hartuko ditu segalariak Hego Tirolgo herrialdeak.

Bauernjugend (nekazal gazteak) elkarteak hartu du aurtengo antolakuntzaren ardura eta irailaren 6tik 8ra iraungo duen egitaraua osatu dute txapelketaren barne.

Europako bakarkako txapelketak bi urtez behin jokatzen dira eta azkena 2011an jokatu zen Eslovenian. Gizonezkoen kategorian Armin Betschart suitzarra izan zen garaile.

Gizonezkoek 10×10-eko partzelan burutu beharko dute euren lana eta emakumezkoek berriz, 5X7-koan.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.