Igandean, jokatu zen EH-ko VII. Bakarkako Sega-ligaxkako lehen saioa Loiolako Santutegiko belardian. Jende multzo polita inguratu zen lehia ikustera. 30 segalarik hartu zuten parte: 24k gizonezkoen kategorian eta 6k emakumezkoenean. Bixente Mitxelenak eta Alaitz Imazek lortu zituzten lehen postuak hurrenez hurren. Hona hemen kategoriaka sailkapen orokorra: Ligaxkako bigarren saioa, maiatzaren 30ean Basaburuan (Nafarroa) jokatuko da […]
EH-ko VII. Bakarkako ligaxkako lehen saioa Loiolan
Izena emateko epea itxita, datorren igandean, maiatzaren 17an, emango zaio Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega-ligaxkari hasiera. Loiolako Santutegiko belardian (Azpeitia) jokatuko da lehen saioa eguerdiko 12:00etan. Izena emateko epea itxita, datorren igandean, maiatzaren 17an, emango zaio Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega-ligaxkari hasiera. Loiolako Santutegiko belardian (Azpeitia) jokatuko da lehen saioa eguerdiko 12:00etan. Adinaren araberako bi […]
Badator Euskal Herriko Bakarkako VII. Sega Ligaxka
Badator zazpigarrenez Euskal Herriko Bakarkako Sega-txapelketa. Aurtengoan gainera berezitasun handi batekin, ligaxkan Europako Txapelketarako sailkatuko diren segalariak etxean lehiatuko baitira. Izan ere, aurtengo Europako Txapelketa Euskal Herrian jokatuko baita abuztuaren 28tik 30era. Euskal herrian jokatuko den ligaxkari maiatzean emango zaio hasiera. Adinari dagokionez, bi kategoria bereiziko dira: 16 urtez azpikoena (2015ean 16 urte beteko dituztenak […]
Gaztetxoen sega-erakustaldia Saturdin
Apirilaren 6an Zaldibiko Saturdi auzoko festan 14 urtetik beherako hemezortzi gaztetxok sega erakustaldi polita eskaini zuten. Jende ugari hurbildu zen gaztetxoen lana ikustera eta giro atseginean igaro ahal izan zuten arratsaldea bertaratu zirenek eguraldi ona lagun.
I. Gaztetxoen sega-eguna Zaldibian
Irailaren 28an I. gaztetxoen sega-eguna ospatuko da Zaldibian (berdillariko belardian) eguerdiko 12.00etan.
Euskal Herriko III. Sega-Pikatze Txapelketa Azpeitian
Almitzak antolatuta Euskal Herriko III. Sega-Pikatze Txapelketa jokatuko da irailaren 20an. Arratsaldeko 18.30ean izango da Azpeitiko Erdi Aroko azokaren baitan. Ekitaldirako segak Errusiatik ekarri dira eta pikatzeko, ingudea eta mailua soilik izango dira.
Igor Esnaola, Alatzne Etxaburua eta Jon Otegi garaile Euskal Herriko bakarkako VI. Ligaxkan
Uztailaren 27an jokatu zen Azpeitiko Ikasberri ikastolaren ondoko zelaietan Euskal Herriko bakarkako VI. sega ligaxkako finala Almitza sega elkarteak Azpeitiko udalaren laguntzarekin antolatuta. 39 segalarik hartu zuten parte eta jende ugari hurbildu zen lehia ikustera.
Almitza.eus
Almitza ere Almitza.eus izango da hemendik aurrera. Euskal kulturak interneten identifikatzeko duen abizena ezin genuen gure izenetik bereizi. Ongi etorri Almitza.eus!
Azpeitian erabakiko dira 2014ko bakarkako ligaxkako txapeldunak
Ekainaren 1ean eman zitzaion 2014-ko Euskal Herriko bakarkako sega-ligaxkari hasiera eta ordutik bi saio jokatu dira jada. Lehia estu dago eta uztailaren 27an Azpeitian jokatuko den hirugarren eta azken saioan erabakiko da aurtengo txapelduna nor izango den.
2014a EKITALDIZ GAINEZKA
Ekitaldiz gainezka datorkigu aurten ere Almitzaren agenda. Neguan indarrak berritu ondoren, udaberriari gogotsu ekin diote segalariek. Datorren asteburuan bertan, maiatzaren 24-25ean, Alemaniako Bavarian izango dira taldekako segaekitaldi batean. Gizon-emakumez osaturiko 4-ko taldeak Euskal herria ordezkatuko du Thundorf-en ospatuko den jaialdi honetan. Honako hauek osatuko dute aipaturiko taldea: Miel mari Jauregi “Altzo”-k, Bixente Mitxelenak, Irati Astondoak […]
- 4 of 5
- « Aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- Hurrengoa »